Tximista gazte taldeak 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ginkana antolatu du zapaturako. 12:00etan egingo dute, eta parkeko ping-pong mahaian elkartuko dira.
Izena eman
Gazte taldeko arduradunek gazteak animatu nahi dituzte ekintzan parte hartzera. Horretarako, Whatsapp taldean sartzeko eskaera egin beharko dute, edo ondoko galdetegia bete. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 28a izango da, barikua.