Gorbeialdeko Berdintasun Sailak antolatuta, haurren eta gazteen transexualitatea izango dute berbagai datorren astean. Naizen elkarteak egingo du hitzaldi-solasaldia eta hainbat argibide emango dituzte haurren transexualitatea ulertu eta bidelagun izateko. Urtarrilaren 27an, eguena, izango da saioa, kultura etxean, 18:00etatik 20:00etara.
100 familia baino gehiago
2015ean sortu zuten Naizen elkartea Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako zortzi familiak. Gaur egun, 100 familiatik gora dira elkartean.
Elkartearen helburuak
Elkartearen helburuak dira: haur eta gazte transexualen familiei transexualitatearen inguruko laguntza eta heziketa ematea; haur eta familia horien errealitatea ezagutzera ematea, beraien eskubideen eta aldarrikapenen zabalkundea eginez; hezkuntzako profesionalentzako informazioaren transmisioa eta trebakuntza; eta, adin txikiko transexualen eskubideen eta interesen defentsa eremu guztietan egitea.