Arabako gazteei zuzendutako 'Egin eta Klik' euskara-ginkana urtarrilaren 10ean hasiko da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko urt. 5a, 13:58

Sareetan euskaraz aritzeko helburuarekin sortu dute ekimena Arabako Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Arabako euskara zerbitzuek.

Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean egingo dute Egin eta Klik euskara-ginkana. Instagram sare sozialaren bitartez egingo dute, eta Arabako gazteek izango dute parte hartzeko aukera.

Sakelakoarekin grabatutako bideoak

2022a euskaraz hasteko modua izango dute gazteek ginkanarekin. 14 urtetik gorakoei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak Instagram kontuan iragarriko dira.

Astean behin edo bitan

Astean behin edo bitan Arabako gazte batek proposamen bat egingo die parte-hartzaileei. Gai eta formatu anitzeko erronkak izango dira, mugikorrarekin grabatu eta zabalduko direnak.

Parte hartu nahi izanez gero, bi aukera daude:

  • Bideoa bidali Whatsapp aplikazioaren bitartez 639 85 53 12 zenbakira.

  • Bideoa Instagramera igo. Kasu horretan, berdin da istorio –story–, Reel edo IGTV formatuan igotzea. @arabakogazteak erabiltzaileari egin behar zaio aipamena beti.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak