Gasteizko Jimmy Jazz aretoan ere bertan behera utzi dituzte urtarrilaren 28ra arteko kontzertu guztiak. Jakinarazi dutenez, COVID-19a dela-eta ezarri diren azken arauak izan dira horren arrazoia.
Urtarrilerako iragarrita zituzten kontzertuen artean daude Asurmendik eta Olatz Salvadorrek egubakoitzean eskaini behar zutena. Martxoaren 31ra atzeratu dute. Era berean, zapatu honetan eskaintzekoak ziren Rebel Noise eta La Excavadoraren emanaldiak ere atzeratu egin dituzte martxoaren 25era arte.