Urtarrilaren 9an Aita Mari dokumentala eskainiko dute kultura etxean, 19:00etan. Sarrerak urtarrilaren 7a baino lehen eskuratu beharko dira, 3 euroren truke. Egunean bertan ere egongo da sarrerak erosteko aukera.
Dokumentalak Aita Mari ontziaren bi urteko gorabeherak kontatzen ditu. Javi Julio da zuzendaria eta 87 minutuko iraupena du.
Izaskun Arriaran
Izaskun Arriaran aramaioarra eta Aita Mari ontziko kidea kultura etxean izango da domekako emanaldian. Gainera, sarrerekin lortutako dirua Aita Mari proiektura bideratuko dute.