Eguneko zentroko langileen lan poltsa osatu nahi dute Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko abenduaren 24a

Lurgorri Eguneko Arretarako Landa zentroan lan poltsa osatu nahi dute.

KL kooperatibak lan poltsa osatzeko deia egin du. Aramaioko Lurgorri Eguneko Arretarako Landa zentrorako langileak behar dituzte. Bete beharreko baldintzak dira:

  • Euskara maila altua izatea.
  • Gizarte edo hezkuntza arloko ikasketak izatea, goi mailako ziklo zein unibertsitate mailakoak –hezkuntza berezia, gizarte hezkuntza, animazio soziokulturala…–.
  • Adineko pertsonekin lan esperientzia baloratuko da, baina ez da ezinbestekotzat hartuko.

Interesa dutenek curriculuma bidali beharko dute kl.klkoop@gmail.com helbidera –Karmele edo Nekane–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak