Kultura eta kirol ekintzetan parte hartzeko Covid pasaportea eskatuko dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko abe. 23a, 09:45

Aramaioko kiroldegia.

Aramaioko Udalak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak ezarritako azken neurriak aplikatuko dituela. Gainera, herritarrei dei egin die abenduaren 26an egingo duten elkarretaratzean parte hartzeko.

Osasun neurrien azken dekretua dela eta oharra kaleratu du Aramaioko Udalak.

Jaurlaritzaren azken dekretuak dioena jarraituz kultura eta kirol ekintzetan parte hartzeko Covid pasaportea beharrezkoa izango dela azaldu dute. Horrez gain, Udalaren ustez eraginkorrak diren beste neurri batzuk ere bete beharko dira: batetik, maskararen erabilera eta pertsonen arteko distantzia mantentzea; eta, bestetik aireztapen ona izateko karbono neurgailu batzuk erosi ditu Udalak. Horiek, gimnasioan, liburutegian eta ludotekan jarriko dituzte eta baita ekintza zehatzetan ere. Modu horretan, airearen kalitatearen arabera egingo da aireztapena.

Elkarretaratzea anbulatorio parean

Pandemiari aurre egiteko osasun sistema publiko indartsuaren beharra ere aldarrikatu dute. Hori horrela, herriko anbulatorioan eta Debagoieneko ospitalean jasaten ari diren murrizketak salatzeko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 26an, 12:30ean, anbulatorio parean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak