Olentzero eta Mari Domingi Aramaixo Herri Eskolan izan dira gaur goizean. Opariak banatu dizkiete txikiei.
Ondoren, eskolako neska-mutikoek txistorra jateko aukera izan dute eskolako patioan. LH 6. mailako ikasleek gertatu dute txistorra eta gainerakoek, taldeka batuta, gustura jan dute nagusiek prestatutakoa.
Gaur arratsaldean jolasak egingo dituzte eskolako patioan.