16 taldek parte hartu dute Bikoizketa Lehiaketan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko abe. 21a, 12:27
Sarituak, oholtza gainean. Argazkia: Rosa Mondragon.

Antolatzaileak gustura geratu dira aurtengo Bikoizketa Lehiaketak eman duenarekin. Nagusien bi talde animatu dira parte hartzera.

Euskararen egunaren bueltan antolatutako ekitaldia izan da aurten hirugarrenez egin duten Bikoizketa Lehiaketa.

16 taldek parte hartu zuten egubakoitzean egindako sariketan: horietatik bi nagusien taldeak izan ziren.

Bonuak

Epaimahaia osatu zuten Jurgi Etxebarriak eta Oihana Amezkuak. Umeen kategorian bi taldek jaso zuten saria: talde bakoitzak 75 euroko bonu bana jaso zuten. Nagusien artean berdinketa egon zen: talde bakoitzak 80 euroko bonua jaso zuen Aramaion gastatzeko.

Antolatzaileen esanetan "lehiaketa arrakastatsua" izan da aurtengoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak