Plan orokorra onartu ostean landa gune bakoitzaren antolamendua egin behar dute. Bi fasetan egin dituzte plan berezi horiek. Lehenengoan, Arexola, Uribarri, Zabola, Arriola, Suña eta Barajuen egin zituzten. Bigarren fase honetan, Azkoaga, Untzilla, Etxaguen, Gureia eta Gantzaga egingo dituzte.
Bada, atzo hasi zituzten bilerak eta gaur bigarrena egingo dute.
Gune bakoitzeko berezitasunak
Plan berezi hauek egiterakoan landa gune guztiei eragiten dizkien oinarrizko arauak azalduko dituzte, eta landa gune bakoitzeko berezitasunak adostuko dituzte. Atzo, Azkoaga eta Untzillako auzotarrekin egin zuten bilera.
Gaur, eguena, Gantzaga, Etxaguen eta Gureiako auzotarrekin egingo dute batzarra. Kultura etxeko aretoan izango da, 18:00etan.