Aramaixoko Bertso Eskolak, Udalaren laguntzarekin, Gabonetako bertso saioa antolatu du abenduaren 23rako. Kultura etxean izango da saioa, 19:00etan. Sarrerak 5 eurotan jarriko dituzte salgai egunean bertan.
Paula Amilburu aramaioarra izango da oholtza gainean bertsotan; eta, ondoan izango ditu Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Jone Uria.