Aramaioko Udalak bi peoi kontratatuko ditu lanaldi erdian, hiru hilabeterako.
Lanbide enplegu zerbitzuan peoi orokorra kategorian izena emanda daudenen artean egingo dute hautaketa.
Egin beharreko lanak izango dira: espazio eta eraikin publikoen eta espazio berdeen mantenu eta egokitzapena egiteko lanak burutzea, eraikuntza, lorezaintza eta antzeko lanak eginez.
Interesatuek Lanbiden eman izena abenduaren 21a baino lehen, 162021011567 espediente zenbakiarekin.