Urteroko zita bilakatu da herrian Alex Mendikuteren argazkiekin egindako proiekzioa. Bihar, barikua, izango da Mendikutek 2020ko argazkiekin osatutako argazki proiekzioa. Kultura etxean egingo du, 18:30ean hasita. 2020an zehar herriko ekitaldietan eta txokoetan egindako argazkiak izango dira, herritarrak protagonista direnak.