Aramaion jaio, bizi edo lan egiten dutenek parte hartu ahal izango dute txapelketan; taldeka parte hartzeko aukera egongo da, bi eta lau arteko pertsonako taldetan. Izena eman beharko da abenduaren 16a baino lehen, udaletxean edo liburutegian.
Eszenaratzea bi txandetan
Eszenaratzea izango da abenduaren 17an: 17:30ean 8 eta 12 urte bitartekoen txanda; eta, 18:30ean, 12 urtetik gorakoena. Sariak hiru kategoriaren arabera banatuko dituzte: 8 eta 12 urte bitartekoen kategorian 75 euroko bale bat jasoko du talde irabazleak; 12 eta 20 urte bitartekoek ere 75 euroko balea; eta, 20 urtetik gorakoek 80 euro jasoko dute Aramaioko jatetxe batean gastatzeko.
Euskaraz
Lehiaketan parte hartzeko baldintzen artean dago eszenaratzeak euskaraz egin behar direla: euskara batuan edo euskalkian izan daiteke. Dagoeneko prest dituzte aukeratu daitezkeen filmen zatiak.
Eskolako gaztetxoek Iurgi Etxebarriarekin bikoizketa tailerra egingo dute hilaren 14an eta 15ean.