Euskararen aldeko adierazpena onartu du Aramaioko Udalbatzak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko abe. 3a, 10:09

Euskara lanabes, aro berrira adierazpena onartu du Udalbatzak.

Aramaioko udalbatzak Euskara lanabes, aro berrira adierazpena onartu zuen azaroko ohiko osoko bilkuran. Erabilera eremu berri eta ez formaletan ere "euskarak arnas berri" izan behar duela aldarrikatzen du adierazpenak. "Pandemiaren aurretiko tokira, edo hobera iristeko itxaropenean, ez dadila funtsezkorik ezer atzean geratu, ezta euskara ere", dio, eta jarraitzen du: "Euskararen bizi-indarra dugu jokoan, eremu formalez gainera, eremu ez-formal horiek euskararentzat irabaztearen erronkan. Izan ere, alor horretan euskararen erabilerak jauzi bat egiteak errotik eta norabide zeharo positiboan aldatuko luke hiztun asko eta askorengan, oso bereziki gazteengan, euskararekiko bizipena".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak