Pankartaren aurrealdean bost aulki huts jarri dituzte, indarkeria matxistaren ondorioz aurten Euskal Herrian hil dituzten emakumeak gogora ekartzeko, eta 2005. urtetik hona 112 emakume eta 11 adingabeko hil dituztela salatzeko.
Aramaioarrek, beste behin, indarkeria matxistarekin amaitzeko eskatu dute.
Maskulinitate tailerra
Gainera, gogora ekarri dute abenduaren 11n maskulinitatearen inguruko tailerra egingo dela udaletxean, Berdintasun Sailak antolatuta.