Etxeko txikienei zuzendutako antzerkia eta musika egingo dute aste bukaeran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko azaroaren 26a

Haziaraba in the Mapping jaialdiaren barruan, bi ekintza egingo dituzte aste bukaeran.

Umeei zuzendutako jaialdia da, eta arte eszenikoak umeei gerturatzea du helburu. Hala, aste bukaerako ekitaldiak umeendako izango dira: bihar, zapatua, 18:00etan, Leihoak ikuskizuna egingo dute; eta etzi, domeka, Kulunka musika emanaldia.

Paraiso antzerki taldeak egingo du Leihoak lana, 2 eta 5 urte bitarteko umeendako. Gaua, hotza eta haizea dira protagonista nagusiak istorioan; horien artean, gauaren itzalean dantzari baten silueta agertuko da, bere beso loretsuekin.

Kulunka kontzertua, aldiz, 1 eta 4 urte bitarteko umeendako izango da. Hiru musika estilo nahastuko dituzte emanaldian: klasikoa, jazza eta etnikoa. Ikusle txikiendako opari bat izan nahi du Kulunka-k.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak