Aurten ez da Euskaraldirik egingo; hala ere, ekimen berezia jarri dute martxan hainbat herritan; tartean, Aramaion: Haurren aurrean, helduak heldu.
Umeak eta gurasoak
Ekimen horren barruan, Aramaion Jolas molaz tailerra egingo dute, 3 eta 12 urte bitarteko umeei eta euren gurasoei zuzendutakoa. Ekimenean parte hartzeko aurrez izena ematea eskatu dute: udaletxean edo liburutegian eman daiteke izena. Jolas molaz tailerrean euskarazko mahai jolasak ezagutu eta probatuko dituzte.
Helduek euskaraz egitea
Helburu nagusia da haurren zuzeneko heldu erreferenteek euskaraz egitea euren artean. Modu horretan, hizkuntza-prak-tikak aldatzea eta euskara gehiago erabiltzea nahi dute. Umeen eredu diren helduen euskarazko portaerak bultzatuta, haurrek euskaraz hitz egitea normaltzat hartzea eta hizkuntza portaera hori barneratzea.