Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute plazan, 18:00etan. Udalak argitaratuta oharrak dio: "Egunez egun, gero eta kasu gehiago ematen ari dira: muga guztiak gaindituta, kultura eta maila ekonomikoen gainetik. Presente dago gerra garaietan zein bake egoeretan, etxean, lanean eta baita kalean ere. Gizarte honetako gaitza da, sarritan zigorrik gabea, gizarteak aurrera egitea saihesten duena eta elkar bizi nahi dugunon ongizatea eragozten duena".
Indarkeriaren aurkako sinboloa
Udalak, gainera, indarkeria matxistaren aurkako sinboloa den puntu morea jartzeko gonbita egiten du. Nahi duenak hemen deskarga dezake sinboloa.