Ekintzaileek abenduaren 2ra arte dute laguntza eskatzeko epea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko aza. 24a, 11:09

Lanik ez duten eta euren negozioa jarri nahi duten pertsonei zuzendutako laguntzak dira: laguntza teknikoa eta dirulaguntza.

Lanbideko erakunde laguntzailea Gorbeialdeko Kuadrilla da, eskualdean.

Laguntza teknikoa

Laguntzak bi motatako ekintzaileei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plaza mugatuak daude:

  • Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien enpresa-ideia garatzen laguntzeko –plaza kopurua: sei–.
  • Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzaileei zuzenduta, hurrengo hilabetetan martxan jartzeko eta JEZn alta emateko ideia dutenei –plaza kopurua: lau–.

Laguntza teknikoaz gain, ekintzaileek dirulaguntza lor dezakete Lanbidetik.

Izena emateko epea abenduaren 2an bukatzen da.

Informazio gehiago nola lortu

Informazio gehiago ekonomia@gorbeialdea.eus helbidean edo 945 43 01 67 eta 608 00 11 59 –Oihana– telefono zenbakietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak