Espainiako lehiaketa prestatzen izan dira Burdinola hockey taldeko gazteak

Imanol Beloki Unamuno 2021ko aza. 20a, 18:02

Espainiako lehiaketa jokatuko dute Burdinolako jokalariek datorren asteburuan, Madrilen. Hori horrela, bertan jokatuko dituzten partiduak prestatzen aritu dira gazte mailako jokalariak, Aramaioko kiroldegian.

Agustin Oyanguren da Burdinola taldeko entrenatzailea, eta gaurko lan saioan estrategiak prestatzen aritu direla adierazi du. "Goizean gure arteko partiduak izan ditugu; benjaminak aritu dira lehenengo eta, gero, alebinak. Arratsaldean, berriz, datorren asteburuan izango ditugun hiru partiduak prestatzeko entrenamendua izan dugu gazte eta senior mailakoekin. Espainiakoan bi kategorietan ari gara lehiatzen; emakumezkoen senior kategorian eta gazteen urrezko ligan. Hori horrela, ordurako lan-saioa egin dugu: zenbait ariketa, eta gero, gure arteko partiduarekin amaitu dugu saioa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak