2022ko mendi aseguruak berritu edo seguru berri bat egin nahi duenak abenduaren 3ra arte izango du horretarako aukera.
Bi bide daude:
- Mezua idatzi orixolme@hotmail.com helbidera, datu pertsonalekin eta egin nahi den aseguru mota azalduz.
- Ostegunetan, kultura etxera joan, 19:30etatik 20:30etara –azkenengo solairura–.
Orixol Mendizale elkartearekin harremanetan jartzen ez denari zuzenean berrituko zaio gaur egun duen aseguru mota.