Greziako errefuxiatuei bidaltzeko oinetakoak bilduko dituzte aste bukaeran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko azaroaren 10a

Argazkia: unsplash.com

Zaporeak elkarteak deituta egingo dute bilketa kanpaina. Aramaion, Sastiñan batuko dituzte oinetakoak eguenean, egubakoitzean eta zapatuan.

Zaporeak elkarteak oinetako bilketa kanpaina jarri du martxan. Helburua da Greziako errefuxiatuendako oinetakoak biltzea, negua pasa dezaten.

Neurri guztietako oinetakoak jasoko dituzte: botak, kirol oinetakoak, zapatak... azken finean erosoak diren oinetakoak batuko dituzte, eta egoera onean daudenak. Nabarmendu dute ez dituztela jasoko takoidun oinetakorik.

Ordutegia

Sastiñan jasoko dituzte, ondoko ordutegian:

  • Eguenean: 17:00etatik 18:30era.
  • Egubakoitzean: 17:00etatik 18:30era.
  • Zapatuan: 11:30etik 13:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak