Bihar, zapatua, jokatuko dituzte pilota finalak Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko aza. 5a, 09:59

Artxiboko irudia.

Zazpigarren San Martin pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar.

San Martin pilota txapelketa azken txanpara iritsi da. Bihar, zapatua, finalak jokatuko dituzte Maider Unda pilotalekuan.

  • Kadete B mailan, Txukun Lakuako Sergio Ritu eta Andoni Bazan Egoi Riberaren eta Aldai Nuñezen aurka lehiatuko dira.
  • Infantil B mailan, Txukun Lakuako Jokin Bazan eta Oier Biain, batetik, eta Aner Mendizabal eta Iñaki Elejalde, besteti.
  • Alebin B mailan, Aguraingo Erlantz Saez de Asreasu eta Eñaut Espada Amurrioko Aritz eta Alain Gaviñaren aurka lehiatuko dira.
  • Alebin A mailan, Herriaren elkarteko Aiert Oribe eta Eder Mancha Txukun Lakuako Ager Beobiderekin eta Urko Murgiarekin lehiatuko dira.
  • Benjamin B mailan, Legutioko Agirre eta Ortiz de Zarate Txukun Lakuako Anartz Morenoren eta Erlaitz Conderen aurka lehiatuko dira.
  • Benjamin A mailan, Adurtzako Martin Jimenez eta Oinatz Lopez de Muniain Txukun Lakuako Iker Sanchezen eta Jioritz Arroyoren aurka lehiatuko dira.
  • Infantil A mailan, aramaioarren txanda izango da: Txukun Lakuako Aimar Ruizen eta Aritz Arruizen aurka jokatuko dute Eñaut Motok eta Julen Fernandezek.
  • Kadete A mailan, Amurrioko Ander Diaz eta Markel Pikatza Txukun Lakuako Xabi Ruizen eta Asier Uriarteren aurka lehiatuko dira.

Zazpigarren aldia

Aurtengo pilota txapelketa zazpigarrena izango da. Irailaren 17an hasi zituzten partiduak, eta, ordutik, egubakoitzetan eta domeketan jokatu dituzte lehiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak