Euskal Herriko Gazte Abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa. Taldekideen artean bi aramaioar daude: Maria Izaga eta Idoia Asurmendi. Baita bi arrasatear ere, hain zuzen ere argazkian batera agertzen direnak: Uxue eta Alba Bellido. Pozik hartu dute saria guztiek.
Modu horretan, 2023an egingo den Europako Abesbatzen Sari Nagusian parte hartzeko txartela lortu dute.