Bideo kopla lehiaketa egingo dute aurten, bigarrenez

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko urr. 28a, 12:38

Lehiaketarako proposatu dute gaia bihurrikeriak da.

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako Aleak elkarlanean antolatu dute, bigarrenez, bideo kopla lehiaketa. 14 urte arteko arabarrei zuzendutako lehiaketa da. Bertsolaritza eta teknologia berriak uztartuz bertsolari gazteen sormena sustatzea helburu du lehiaketak.

Aurtengo proposatu duten gaia hauxe da: bihurrikeriak. Parte hartzeko, hiru eta sei kopla bitartean osatu beharko ditu talde bakoitzak, koplak bideo formatuan grabatu eta azaroaren 19rako bidali Aleara –galdetegia beteta–. Argibide gehiago 695 63 28 62 telefono zenbakian emango dute. Sari banaketa abenduaren 2an izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak