Gizarte laguntzaileak eguaztenetan eta egubakoitzetan aurrez aurreko zerbitzua emango du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko urriaren 21a

Artxiboko irudia.

Gorbeialdeko Kuadrillak gizarte langile berria kontratatu du eta horren ondorioz, udaletako zerbitzua zabalagoa izango da.

Aramaioko kasuan, Leire Espinosa gizarte langileak eguaztenetan eta egubakoitzetan emango du zerbitzua udaletxean, goizez. Beraz, egun horietan Espinosarekin hitzordua hartzeko aukera egongo da. Horretarako jarraian adierazitako telefono zenbakietara deitu beharko da, egunaren arabera:

  • Jendaurreko ordutegia: 09: 00etatik 13: 00etara izango da.
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan arreta jaso ahal izateko, hitzordua eskatu behar da telefono hauetako batera deituta:
  • Astelehenetan eta eguenetan:
 945 45 50 11 zenbakira.
  • Martitzenetan, eguaztenetan eta egubakoitzetan:
 945 43 04 60 zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak