Ikasturte berria bertso saio bereziarekin hasiko dute Bertso Eskolako kideek. Joanes Illarregi eta Haizea Arana izango dira saioan kantatuko duten bertsolariak eta gaiak jarriko dituzte bertso eskolako kideek. Gaur, 19:00etan hasiko da bertso saioa. Eguraldi ona bada parkean egingo dute eta euria egiten badu, kultura etxean.