'Babestu maite duzun mendia' ekimeneko azken mendi martxa egingo dute zapatuan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko urr. 14a, 10:31
Argazkia: halabedi.eus

Arabako Mendiak Aske plataformaren babespean, Aramaioko hainbat elkartek mendi martxa antolatu dute zapaturako. Lau ibilbide irtengo dira: Aramaiotik, Marixekatik, Legutiotik eta Leintz Gatzagatik. 12:00etan egingo dute ekitaldi nagusia, Jarindon

Arabako mendietan egitekoak diren hainbat proiekturen aurka Babestu maite duzun mendia ekimena antolatu du Arabako Mendiak Aske plataformak. Ekimen horren bueltan hainbat mendi martxa egin dituzte; zapatuan, seigarrena eta azkena egingo dute: Jarindora, hain zuzen.

Jarindon eta Arabako beste hainbat lekutan egin nahi duten parke eolikoen proiektuen aurkako martxa izango da. Ekitaldi nagusia 12:00etan izango da, Jarindon. Hara joateko lau ibilbide antolatu dituzte: Aramaiokoa 09:00etan irtengo da, frontoitik; eta 10:30ean Marixekatik irtengo direnekin elkartuko da.

Aramaiotik joan-etorria egiten duenak 21 kilometroko ibilbidea egingo du, eta Marixekatik, ostera, 5,5 kilometrokoa. Beste bi ibilbideak Legutiotik eta Leintz Gatzagatik irtengo dira: Legutiotik 10:00etan irtengo dira eta Leintz Gatzagatik, 09:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak