Jose Migel Arranz de Juan izan da margolari onena, Aramaioko lehiaketan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko urr. 13a, 11:53

Lehenengo saria jaso duen margolana.

30. Aramaioko kaleko margo lehiaketa irabazi du Arranz de Juanek. 20 margolari aurkeztu ziren sariketara; haurren kategorian 15 izan ziren margolariak.

Atzo, martitzena, jokatu zuten Aramaioko kaleko 30. margo lehiaketa. Helduen kategorian 20 margolarik parte hartu zuten. Sarituak izan ziren:

  • 1. saria: Jose Migel Arraz de Juan
  • 2. saria: Fernando Urreta Castelo
  • 3. saria: Carlos Espiga Alonso
  • Herriko saria: Edurne Uribarren-Iturrieta Sagasta

Haurren kategorian 15 margolari aurkeztu ziren. Sarituak izan ziren:

  • 1. saria: Libe Abarrategi
  • 2. saria: Paule Avila Hernando
  • 3. saria: Oxel Kortabarria Aginagalde

Haurren kategorian saria jaso duten margolanak.

Epaimahaia osatu zuten Richar Perezek, Carmen de la Fuentek, Carmen Martinek eta Eduardo Alsasuak.

Sari banaketa ekitaldian omenaldia egin zioten Jose Mari Agirre Cenitagoyari  Aramaioko pintura lehiaketa aurrera eramateko egin zuen lanagatik. Agirre ekainean hil zen eta urte luzez Aramaioko pintura irakaslea izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak