Aixeindarrek Arabarako proposatu dituen lau parke eolikoen –Azazetakoa, Iturrietakoa, Arkamokoa eta Labrazakoa– proiektuen harira, zera eskatu diote Udalari mozioan:
- Ingurumen balio handiko eta hauskortasuneko mendi eremuak energia ekoizpeneko era guztietako zentralak ezartzeko bazterketa eremu izendatzea, premiaz.
- Abian dauden proiektuak berehala geldiaraztea, bitxia bada ere, guztiak Araban kokatuak.
- Leku antropizatuagoak, irisgarriagoak eta ekologiaren eta paisaiaren ikuspegitik
inpaktu txikiagoa dutenak lehenestea. - Zentral eolikoak eremu antropizatuetan eta ekoizpen-zentroetatik hurbil
kokatzea.
Horrez gain, Aramaioko eragile ezberdinek urriaren 16rako Jarindora antolatzen ari diren martxarekin bat egitea eskatu diote Udalari.