Aramaion, komunitate energetikoen eta makroproiektuen inguruan jardungo dute martitzenean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko ira. 29a, 11:30

Argazkia: unsplash.com

Komunitate energetikoen inguruko hitzaldiak antolatu ditu Gorbeialdeko Kuadrillak; hiru izango dira eta horietako bat Aramaion izango da, urriaren 5ean, martitzena.

Aramaioko gaia Komunitate energetikoak eta makroproiektuen mehatxua izango da. Kultura etxeko areto nagusian izango da, 18:30etik 20:00etara. Saioa euskaraz izango da eta Goiener taldeko kideak eta Araba bizirik plataformako kideak izango dira hizlariak.

Hitzaldian parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

Izarrako eta Legutioko hitzaldiak

Lehenengo hitzaldia Izarran izango da, bihar, irailak 30. Komunitate energetikoen inguruko informazio jardunaldia egingo dute Orexako alkate Eneko Maiozek eta Goiener taldeko ordezkariek.

Hirugarren saioa urriaren 14an izango da, Legution: Komunitate energetikoen inguruko informazio jardunaldia izango da. Legutioko kultura etxean izango da, 18:30ean hasita. Hitzaldia euskaraz eta gazteleraz izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak