Dantza ikastaroa eskaintza berria izango da. Gutxienez, zortzi pertsonako taldea osatuko dute, eta frontoiko gimnasioan izango da ikastaroa, egubakoitzetan, 15:30etik 17:00etara bitartean –eguenetan ere izan daiteke, 11:30ean, gehiago ordainduta–.
Oihane Vicente izango da irakaslea eta kuota izena ematen duten pertsona kopuruaren arabera izango da.
Izena emateko deitu 605 77 58 10 edo 652 76 48 59 telefono zenbakietara.
'Gure euskara hobetzen'
Gure euskara hobetzen ikastaroa 60 ordukoa izango da. Euskalkia eta batua hobetuko dute, eta testu motzak idazten ikasi. Astean behin egingo dute 10:00etatik 12:o0etara.