Emakumeen III. Arabako Itzulian 15. postuan sailkatu da Ormaetxea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko ira. 20a, 10:45

Argazkia: Lokatza K.E.

Asteburuan jokatu dituzte probak, Gopegin eta Murgian. Kadete mailako txirrindulariak erregulartasuna erakutsi du.

Gopegin eta Murgian jokatu dute Arabako emakumezkoan III. Itzulia. Kadete mailan lehiatu da Aramaioko ziklista Edurne Ormaetxea eta lan ona egin du: 15. tokian geratu da sailkapen orokorrean.

Lehenengo etapan 17. tokian iritsi zen helmugara eta bigarrenean 16. tokian. Sailkapen orokorrari begira jarrita 15. tokian amaitu du Itzulia Bolintxo Okindegia-Lana E. Koop. taldeko txirrindulariak.

Erlojupekoa Murgian

Aste bukaera honetan Arabako erlojupekoa jokatuko du Ormaetxeak, Murgian. Aste bukaeran izan dituen emaitzak ikusita "gogotsu" joango da erlojupeko probara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak