Euskara ikasteko hiru ikastaro antolatu ditu Aramaioko Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko irailaren 20a

Euskara ikasteko hiru aukera eskainiko ditu Aramaioko Udalak.

Urrian hasiko dituzte euskara ikastaroak, baina horiek antolatu ahal izateko, izen-emate epera ireki dute.

Hiru eskaintza prestatu ditu Aramaioko Udalak:

  • C1-EGA prestatzeko ikastaroa. Interesa duten pertsonek izena eman eta ondoren antolatuko da taldea eta ordutegia. Zuzenean bideratuko da azterketa prestatzera.
  • Mintzapraktika ikastaroa. Euskaraz berba egiteko, gramatika errepasatzeko... aukera izango dute.
  • Jubilatu taldearen ikastaroa. Alaia jubilatu taldeak antolatu, goizetan izango dira eskolak. Aurreko ikasturteko esperientzia aberasgarria izan zenez jarraipena ematea erabaki dute. Interesatuek idatzi alaiak202@gmail.com helbidera.


Izen-emate orokorra: udaletxean egingo da –945 44 50 16– datorren irailaren 27ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak