Mantentze gimnasia eta pilates eskainiko dituzte Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko ira. 19a, 14:00

Urrian hasiko dituzte ekintzak, eta izena udaletxean eman beharko da irailaren 28a baino lehen.

Aramaioko Udalak argitaratu du 2021-2022 ikasturtean zehar eskainiko duen kirol eskaintza. Mantentze gimnasia eta pilates eskainiko dute.

  • Mantentze gimnasia: hirugarren adinekoei zuzendutako eskaintza, martitzen eta eguenetan egingo dute, 10:45etik 11:45era bitartean. Doan izango da eta udaletxean eman beharko da izena irailaren 28a baino lehen.
  • Pilates: bi aukera daude: martitzen eta eguenetan 9:30etik 10:30era; edo, astelehen eta eguenetan 19:30etik 20:30era. 120 euro izango da ikasturtea eta udaletxean ordaindu beharko da irailaren 28a baino lehen.

Osasun krisiaren ondorioz prebentzio neurriak bete beharko dira eta edukiera mugatua izango dute ikastaroek.

Bestalde, Udala GPA eskaintza lotzen dabil.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak