Aramaioko Udalak eraikin publikoetako protokoloa zehaztu du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko irailaren 18a

Musika etxea.

Aramaioko Udalak eraikin publikoetako protokoloak eguneratu ditu. Gogorarazi dute guztiak bete behar direla.

Protokolo berria bai langileek eta baita herritarrek ere bete beharrekoa da.

  • Udaletxea: protokoloa bera da, beraz, banan-banan artatuko dira herritarrak, tinbrea jo ondoren.
  • Kultura etxea: ludotekako erabilera bera izango da; hau da, HH  astelehen, eguazten eta egubakoitzetan; eta, LH martitzen eta eguenetan. Eskolan iaz bezala burbuilak zainduta funtzionatuko dutenez, ludotekan ere horixe zainduko da. Geletako edukierek berdin jarraituko dute, 1,5 metroko distantzien arabera kalkulatu ziren bere momentuen. Aretoko edukiera %60an finkatu da. Kultura etxearen sarreran ezin izango da egon, beraz, iaz bezala aretoa irekiko da arratsaldetan, bertan egon nahi duenarentzat.
  • Musika etxea: Kasu honetan protokolo berria zehaztu da, bertako erabiltzaileekin. Arau orokorrez gain, espazio bakoitzaren edukierak zehaztu dira eta eguneroko erabileran gorde behar diren kontuak ere definitu dira.
  • Kiroldegia: Iaz ezarritako sistemarekin jarraituko da, hau da, kiroldegia erabili ahal izateko aldez aurretik egin behar da eskaera. Ikasturte osoan eskainiko diren jardueretan iraila-urrian finkatuko dira ordutegiak eta arauak. Horrez gain, puntualki egingo diren erreserbak ere onartuko dira. Izan ere, momentuz atea itxita egongo da.
  • Sastiña: protokolo hau berria da eta oraindik zehazteke prozesuan dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak