Kiroldegiko kantxa alokatzeko aurrez egin beharko da eskaera

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko irailaren 17a

Aramaioko kiroldegia.

Irailaren 21a baino lehen egin beharko dira eskaerak udaletxean edo web atarian.

Iaz egin zuten moduan, kiroldegiko kantxa alokatzeko eskaera egin beharko da aurrez. Irailaren 21era egin beharko da eskaera.

Udalak kiroldegiko kantxako erabilera orduak zehaztu ditu herriko talde eta eskolaz kanpoko ekintzen arduradunekin. Horiek kontuan hartuta, libre geratu diren orduak dira:

  • Astelehenetan: 17:00etatik 18:00etara, eta 19:00etatik 21:00etara.
  • Eguenetan: 17:00etatik 21:00etara.
  • Egubakoitzetan: 17:00etatik 18:00etara.

Eskaerak udaletxean bertan edo modu telematikoan egin beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak