Jarduera Ekonomikoei buruzko zerga ordaintzeko epea irailaren 27an zabalduko dute Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko ira. 16a, 12:57

2021eko urteari dagokion Jarduera Ekonomikoei buruzko zerga irailaren 27tik azaroaren 27ra bitartean ordaindu behar da.

2021eko urteari dagokion Jarduera Ekonomikoei buruzko zergaren erreziboak ordaintzeko epeak, lekuak eta moduak zehaztu dira:

  • Ordaintzeko borondatezko epealdia: 2021eko irailaren 27tik 2021ko azaroaren 27ra, biak barne.
  • Helbideratutako ordainagiriak, zerga ordaindu behar duenak esandako kontu eta banketxe edo kutxan kargatuko dira 2021eko urriaren 27an.
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak, zergadunari, posta bidez igorriko zaizkio bere helbide fiskalera. Ordaintzeko, finantza entitate kolaboratzaileetako bulegoetara –Kutxabank eta Euskadiko Kutxa– jo dezake ordainagiria aurkeztuz.
  • Urriaren 15a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, Udal bulegoetan eskatu beharko du.
  • Borondatezko epearen barruan zor horiek ordaintzen ez badira, prozedura exekutiboaren bitartez eskatuko dira eta premiamenduzko errekargua, berandutza interesak eta, bidezko balitz, sor daitezkeen kostuak gehituko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak