Irailaren 25ean egingo dute Aitor Aranaren omenezko mendi ibilaldia

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko ira. 16a, 12:03

Artxiboko irudia.

25. aldiz egingo dute Aitor Aranaren omenezko mendi martxa, irailaren 25ean, zapatua. Izena egunean bertan eman beharko da.

Orixol Mendizale Elkarteak antolatuta egingo dute mendi ibilaldia irailaren 25ean, zapatua. 08:00etan irtengo dira Aramaioko kiroldegitik –07:30erako egon beharko da han–, eta 25,2 kilometroko ibilbidea egingo dute.

Egunean bertan eman beharko da izena, 5 euro ordainduta.

Ibilbidea

Kurtzetara igoko dira bide zaharretik eta handik Jarindora, Orixolera, Leziara eta Tellamendira.

Maskararen erabilera

Antolatzaileek nabarmendu dute irteeran eta anoa postuetan maskara erabiltzea derrigorra izango dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak