Edurne Ormaetxea aramaioarrak Bergarako Lokatza elkartearekin parte hartu zuen Espainiako Kopako proban, Nojan. Kopako azkeneko proba puntuagarria izan zen eta aramaioarra gustura geratu zen egindako lanarekin.
Kadete mailako txirrindularia 44. postuan sailkatu zen: "Lasterketa motza zenez oso azkar joan zen eta bukaerara arte tropelean joan nintzen; baina, kilometro bat faltan atzean geratu nintzen eta tropela baino apur bat geroago sartu nintzen helmugan". Gaineratu du "oso gustura" geratu zela emandako mailaz.