2022an jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketarako izen-ematea zabaldu dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko ira. 11a, 08:00

2019ko azken final-laurdena.

Irailaren 19ra arte eman daiteke izena. Txapelketaren aurkezpena urtarrilean egingo dute.

Dagoeneko zabalik dago 2022an jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketarako izen-ematea. Irailaren 19ra arte egongo da horretarako aukera. Interesa dutenek araba.sustapena@bertsozale.eus helbidera idatzi edo 675  70 79 71 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Urtarrilean, aurkezpena

Txapelketaren aurkezpena urtarrilaren hasieran izango da eta apirilaren 2a bitartean burutuko dira final zortzirenak, final laurdenak, finalerdiak eta finala. 2019ko edizioko finalistek txapelketan hasieratik kantatuko dute. Izen-emate kopuruaren arabera antolatuko dira lehen zortzirenak.

2021ean binakakoa

Osasun egoerak eraginda aldaketak egin zituzten azken txapelketan. Hala, bi urtetik behin egiten den Kuadrilla arteko zikloa hautsi eta lehenengoz binakako bertsolari txapelketa jokatu zuten. Gainera, nabarmendu behar da binakakoan Martin Abarrategi eta Manex Agirre aramaioarrak nagusitu zirela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak