Hasi dute ikasturtea Aramaioko San Martin eskolan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko ira. 8a, 14:10

105 ikaslek hasi dute 2021-2022 ikasturtea Aramaion.

Urduri baina gogotsu joan dira gaur Aramaioko neska-mutikoak eskolara. Ikasturteko lehenengo eguna izan dute gaur.

105 ikasle izango dira

105 ikaslek hasi dute ikasturtea Aramaion. Eskolako zuzendari Saioa Uriartek azaldu du "oso ondo" joan dela eguna, eta "pozik" daudela.

Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloa bete beharko dute ikasturtean zehar: "Eskola txikia izanda ondo egokitu gara protokolora".

Gaztetxoak ere "gustura" irten dira gelatik. Lehenengo aste honetan goizez izango dituzte eskolak eta datorren astean hasiko dira goiz eta arratsaldez.

Eraikina

Eskolan aldaketa txiki batzuk egin dituzte eraikinean: lehen zikloko gelak elkartu egin dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak