ADIFek bi desjabetze espediente bidali ditu Aramaioko Udaletxera.
Bi proiektuak udaletxean kontsulta daitezke; informazio gehiago nahi duenak udaletxera dei dezake eta hitzordua hartu –945 44 50 16–.
Espedienteak:
- A-3920 eta A-4021 errepideetako konponketak Zabola eta Untzilla auzoetan.
- Zabolako tunelaren emergentzia irteerei dagokien konponketak.
Erreklamazioak egiteko epea irailaren 10era artekoa izango da.