Bihar, barikua, Aramaioko Sagarzaleen Elkarteak batzar orokorra egingo du kultura etxean. 18:30ean izango da, kultura etxeko zinema aretoan.
Elkarteak 25 bat bazkide ditu egun, Aramaiokoez gain, baita beste herri batzuetako sagarzaleak ere. Pandemia garaian elkarteko bazkideek bakarrik izan dute zukua egiteko aukera; erabaki horrekin jarraitu edo zukua egiteko aukera guztioi zabaltzea erabakiko dute bihar, besteak beste.