Gorbeialdeko argazki lehiaketako lanak urriaren 14ra arte aurkez daitezke

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko abu. 31a, 13:02
Artxiboko argazkia: Jose Luis Madina.

Gorbeialdeko Kuadrillak XIX. argazki lehiaketa deitu du, Orain Gorbeialdea, inoiz baino argiago izenarekin. Kuadrillako herrietan egindako argazkiak bakarrik onartuko dituzte.

Gorbeialdeko kuadrillak argazki lehiaketa deitu du.

Lehiaketako gaia librea izango dada, eta argazkiak izan daitezke ingurumen naturalean egindakoak, sozialak eta artistikoak, eraikinei egindakoak, ohiturak, ekitaldi kulturalak, azokak eta jaiak, pertsonak, bisita gidatuak, esperientziak, gastronomiari lotutakoak, eskualdeko jarduera ekonomikoarekin lotutako argazkiak –ostatuak, ostalaritza, merkataritza eta zerbitzuak, industria, nekazal ekoizleak, artisautza, etab.–; adibidez, enpresa baten barruan fabrikatzen ari den zerbaiten argazki bat izan daiteke, artzain bat bere eguneroko jardueran, jatetxe edo saltoki bat, etab. Argazkietan ezin izango da enpresaren izen komertzialik agertu.

Gorbeialdeko Kuadrilla osatzen duten udalerrietan hartutako argazkiak bakarrik onartuko dituzte; hau da, Aramaion, Arratzua-Ubarrundian, Legution, Urkabustaizen, Zigoitian eta Zuian egindakoak.

Lehiaketako sariak 

Sariak izango dira Gorbeialdeko Kuadrillako edozein saltoki edo establezimendutan gastatzeko txartelak. 
Sarituko da lehiaketako argazki irabazlea eta bi argazki udalerri bakoitzeko –guztira 13 sari–.

1. Saria: 150 euroko txartela


Udalerriko argazkien sariak:

1. saria: 100 euroko txartela


2. saria: 75 euroko txartela

Lanak aurkezteko epea

2021eko urriaren 14a, eguena, izango da lanak aurkezteko azken eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak