Udalak jakinarazi du Aramaioko anbulatorioan oinarrizko zerbitzua bermatuko dela. Hori da Debagoieneko osasun zerbitzuak Udalari emandako azalpena: ahaleginduko direla oinarrizko zerbitzuak ematen nahiz eta murrizketa batzuk izan. Aramaioko medikua bajan dago.
Medikua, astean bitan
Astean bitan etorriko da medikua Aramaioko anbulatoriora; eta, gainerako egunetan erizainaren bitartez edo telefono bidez eskainiko da zerbitzua.
Nora deitu
Beharra izanez gero 945 445340 telefono zenbakian hartu behar da hitzordua.