Ur-sareak arazoak eman ditu azkenaldian auzo horietan; horregatik erabaki dute inbertsioa egitea.
Iaz, Zabola-Untzilla sarean arazoak ematen zituen ponpaketa sistema kendu zuten. Baina, aurten, sare horretan ihes handi bat egon da, eta Untzilla-Suña sarean ere arazoak agertu izan dira. Hori dela eta, sare guztia berriztea erabaki dute.
- Untzilla-Suña sarean: lur gainetik botata dagoen sarea lurperatuko da, hodi berria jarriz, eta arketa berri bat ere jarriko da. 5.203 euroko aurrekontua izango du.
- Zabola-Untzilla sarean: aurtengo ihesaren ondorioz lur gainetik doan hodia lurperatuko da eta berrizteko geratzen diren 100 metroak berriztuko dira. 6.413 euro.
Julen Agirre S.L-ri esleitu zaizkio lanak. Abuztu amaieran egingo ditu.