Abuztu amaieran edo irail hasieran egingo dituzte lanak. Eskolako patioko sabaiko isolatzailea aldatuko dute. azkenaldian jasan dituen apurketen ondorioz egoera txarrean dago; hala, isolatzaile finkoa eta apurtzeko zaila dena jarriko dute. Modu horretan, gainera, eskola bere ere hobeto isolatuko da.
Eusko Jaurlaritzaren Udalaguntza lerrotik 12.165,25 euro jaso ditu Udalak lan horiek egiteko.