Aramaioko eguneko zentroaren lana goraipatu du Arabako Diputazioak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko uzt. 23a, 11:20

Aramaioko eguneko zentroak COVID garaian egindako lana goraipatu du Arabako Diputazioak.

Aramaioko eguneko zentroak COVID garaian egindako lana goraipatu du Arabako Diputazioak. 2021eko jardunbide egokiak Araban ekitaldia egin zuten ekain amaieran; 16 erakunde goraipatu zituzten. Tartean, Aramaioko eguneko zentroa.

Aldundiak urtero egiten du jardunbide egokien lehiaketa. "Orain arte, Foru Aldundiko erakundeek bakarrik zuten lehiaketara aurkezteko aukera, eta aurten, gainerako elkarteek edo entitate lokalek ere izan dugu aukera", azaldu du Leire Espinosak, Aramaioko Udaleko gizarte laguntzaileak.

COVID garaiko funtzionamendua

Aramaioko Udalak aurkeztu zuen proiektua izan zen COVID garaiko itxialdian eguneko zentroan izan zuten funtzionamendua. "2020ko martxoan eguneko zentroa itxi egin genuen, baina jarraitu genuen arreta eskaintzen", dio Espinosak.

Besteak beste, ia egunero telefono deiak egiten zizkieten, nola zeuden jakiteko, familiekin Whatsapp bidezko komunikazioa mantendu zuten, astean behin ariketak bidaltzen zitzaizkien nagusiei eta kalera irteteko aukera egon zenean kalean elkartzen ziren. "Diputazioak nabarmendu du COVID garaian zerbait berezia egin izana eta egoera larri baten aurrean erantzun ezberdina emateko izan genuen prestutasuna", azaldu du Espinosa gizarte laguntzaileak.

Lau proiektu sarituak

2021eko ekitaldira 16 proiektu aurkeztu dituzte. Horietatik lauk jaso dute aitortza: Oiongo Nuestra Señora de las Viñas foru egoitzak saria jaso du egoitzan menu testurizatuak ezartzeagatik; prebentzio komunitarioko foru zerbitzua saritu dute Alkoholaren banaketa arduratsua Arabako landa eremuan proiektuagatik; Murgiako egoitzako Esperientzia eta oztopoak gainditzeko proiektuak jaso du saria; eta Ikiriki Elkartearen tailer psikoedukatiboak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak